XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) zerikusi zuzena zeukan eguraldiarekin: izan ere, urteak ziren jada Bolunba Balaban euririk egiten ez zuela.
Hodeiek ez zuten bertako lurren gainetik igaro nahi eta ondorioz euri-tanta bakarra ere ez zen erortzen lur haietan.
Bakarra ere ez.
Ibai handiak agortu egin ziren, errekastoak hautsez betetako bidexka bihurtu eta iturburuek ere euren eguneroko ur-jarioa emateari utzi egin zioten.
Dena zen etsipen, dena herio-iragarpen bazterretan.
Arrailduraz bete ziren zelaiak.
Zuhaitzik zaharrenak hiltzen joan ziren.
Txoriek beste lurralde batzuetarantz hegan egiten zuten.
Hanka luzeko animaliek urrutira egin zuten ihes, hanka-motzak zelaietan hiltzen ziren bitartean.
Belar eta sastrakak horituta zeuden.
Goseak inguru guztietara hedatu zituen bere atzaparrak eta izaki bizidunak apurka-apurka ahultzen zihoazen, agortzen ari den iturria bezala.